
Kursaal Martin Berasategi jatetxea, Michelin izar batekin, Donostiako kongresu-jauregian eta auditoriumean dago, eta bertako eskaintza gastronomikoa askotarikoa eta zaporetsua da. Kursaaleko sukaldaritza, Mikel Gallo duela zerbitzu guztien arduradun, Berasategi estiloarekin jantzita dago.
Goiko solairuan, goi mailako sukaldaritza eskaintzen duen jatetxea dago, Martinen sukaldaritzako plater klasikoak eta sukaldeko zein jangelako taldearen sasoiko hainbat proposamen uztartzen dituena. Leku paregabea da giro lasaian prestatutako eta arretaz zerbitzatutako sukaldaritzaz gozatzeko- 170 lagunentzako tokia, ikus ezazu gure ezkontzen esteka-. Beheko solairuan- 100 lagunentzako tokia- MB Kursaal abentura berriaz gozatzeko parada izango duzu. Itxura garaikidea eta ausarta duen gastropuba da, arrazoizko prezioen truke sukaldaritzarik onena zerbitzatzen duena. Eguneko menu bikaina dasta daiteke bertan, eta orain ostegun, ostiral zein larunbat gauetan ere ematen dute. Era berean, ardoen, platertxoen eta pintxoen aukeraketa bikaina eskaintzen da bertako barran. Egin klik hemen MB Kursaal berriari dagokion informazio guztia ikusteko.
Ireki gogoa eta ahosabaia esperientzia paregabeari: aukeratu eguna eta ordua, eta gozatu. Zain duzu Kursaaleko gure taldea.


beste web orri batzuetara sarbidea
Martin Berasategirentaldearen web orriaren menua